Hazbide elkartea

Foto Barandilla

“Hazbide: neska-mutil eta gazteen hazkuntza bideratzeko Elkartea” elkarte zibila da, irabazi asmorik gabea. Elkarte honek sortua du Artizar Proiektua, eta elkarte bera da proiektuaren titular juridikoa.

Entitate batzuk elkartuz osatua da Hazbide: Bizkaiko Caritas, La Salle, Sestaoko Parrokia, eta Gurutzearen Alabak.

Bere xede nagusia da era integralean saiatzea egoera zail eta gogorretan dauden neska-mutil eta gazteak pertsona oso eta gizarteko egiten; babes handirik gabe bizi baitira berez eta/edo gizartetik baztertuak izateko arriskuan.

Giza taldea

Artizar Proiektuko giza taldea, ia erabat, neska-mutilekin borondatez eta doan lan egiten duten gizon-emakumeek osatzen dute. Borondatezko taldea sustatzeko, koordinazio-talde bat dago, gaur egun hiru profesional kontratatuz osatua.

Zer irizpideren arabera egiten dugu lan?